2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Galiziera


Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira.

15/16 ikasturtea 2015eko irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik. Galiziera izan zen landutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera, urtarrilean asturiera eta otsailean tamazightera.

Esan bezala, 2016ko urriko saioan galizieraren ezaugarriak eta egoera azaldu ziren.
Isaac Xubin olerkari eta hizkuntzalariarekin batera Extremadurako Sierra de Gatan hitz egiten den 'Fala de Xalima' hizkuntzaren hiztuna den Juan Vinagrek ere parte hartu zuen.  

Hemen bideoak:







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina