2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Nawatera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira.

15/16 ikasturtea 2015eko irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik. Galiziera izan zen landutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera, urtarrilean asturiera eta otsailean tamazightera.
 
Esan bezala, 2015eko azaroan El Salvadorreko nawatera hizkuntza landu zuen.

Alan King hizkuntzalariak  azaldu zituen hizkuntza honen inguruko xehetasunak. Laguntzaile lanetan Nardi egon zen eta Skype bidez Colectivo Tzujenekat-eko Werner eta Paulak ere parte hartu zuten hango egoera soziolinguistikoa hobeto ezagutzen lagunduz.
Hona hemen hizkuntzaren aurkezpeneko bideoak:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina