2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Asturiera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

Zikloa irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen aurkeztutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen eta abenduan galesera.

2016ko urtarrilean asturieraren txanda izan zen. Asturiera asturleonera hizkuntza-taldearen mintzorik hedatuena da. Gaur egun, batez ere Asturiasen hitz egiten da eta 300.000 hiztun inguru ditu. Academia de la Llingua Asturianak araututa, sasi-ofizialtasun batean oinarritutako lege babesa du. Hori dela eta bertako hainbat eragile buru-belarri ari dira ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenarekin.

Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana (XDLA) mugimenduko Anxel del Río eta  Iniciativa pol Asturianuko Inaciu Galán y Gonzalezek aurkeztu zuten hizkuntza. Hurrengo egunean  Corzobeyos folk talde asturiarrak kontzertua eskaini zuen.

Jarraian asturieraren aurkezpenaren inguruko bideoak daude ikusgai:















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina