2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Tamazightera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

Zikloa irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen aurkeztutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera eta urtarrilean asturiera

2016ko otsailean tamazighteraren txanda izan zen. Tamazightera herri amazightaren hizkuntza da, bereber bezala ezagunagoak. Afrika ipar-mendebaldeko herri honek hainbat hizkuntza ditu eta tamazightera da horietako bat 3.600.000 ingururekin.  
El Kaissa Ould Braham idazle eta itzultzaileak aurkeztu zuen hizkuntza. Ekitaldi kulturalean Arrhash (Pozoia) dokumentala proiektatu zen, Rif-eko gudari buruzko lana.  
Jarraian tamazighteraren aurkezpena dago ikusgai:


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina