2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Gaskoiera

Hitz Adina Mintzo Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

15/16 ikasturtea 2015eko irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen landutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera, urtarrilean asturiera eta otsailean tamazightera.

2016ko martxoan gaskoieraren txanda izan zen, hizkuntza-talde okzitaniarren barnean dagoen aldaera. Bereziki Frantziako Pirineo aldeko eskualdean hitz egiten da, Euskal Herriko zenbait txokotan barne eta Araneko bailaran hitz egiten den aldaerarekin harreman zuzena du. 
Euskal eta gaskoi hiztuna den Franck Dolosor kazetariak aurkeztu zuen hizkuntza.  Ekitaldi kulturalean  Jean Baudoin eta Andoni Ezeiza musikariek Gaskoniako doinu, erritmo eta musika-tresnetan oinarritutako ibilbidea egin zuten.
Jarraian gaskoieraren aurkezpena dago ikusgai:
 


  

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina