2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena

Katalana

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.

2016ko azaroan katalana landu zen. Katalana mediterraneoaren hegoaldean hitz egiten den hizkuntza erromantzea da, Aragoiko Koroaren loraldiarekin batera Europan bere lekua egin zuena. Geroztik, hizkuntza-komunitate katalan anitzak hainbat egoera eta sasoi ezberdin ezagutu ditu, eta gaur egun ere oso ezberdina da katalana hitz egiten den toki guztietan hizkuntzak duen babesa eta osasuna.

Gasteizen euskara irakasle lanetan diharduen Jordi Serra Geli (1976, Girona) eta katalana ikasi duen Pello Ramirez de la Piscina izan genituen gonbidatu.

Jordi Serra Geli (1976, Girona) gaztetan batxilergoa egiten zebilela, euskara aurkitu zuen irakurraldietako batean eta ikastea erabaki zuen; harrez geroztik hura ikasten ibili da han-hemenka, baina batez ere Bizkaian. Batxilergoa amaituta, filologia klasikoa egiten hasi zen, Bartzelonan, eta amaitu zuenean Euskal Herrira bizitzera etortzea erabaki zuen. 2001an heldu zen Gasteizera, eta ordutik Gasteizen jarraitu du gaur egunera arte. Ogibidez euskara irakaslea da, IKA euskaltegian, eta denbora duenean  hizkuntza eta literatura katalanak ikasteari ekiten dio, UOC-en bidez. 

Pello Ramirez de la Piscina euskara irakaslea da baita ere eta pasa dira urteak katalana ikasten hasi zenetik.

Gaur egun, beste hainbat lagunekin batera astero elkartzen dira Gasteizko taberna batean katalanez mintzatzeko. 

Hona hemen hitzaldia bideoan:

 

 
 
 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina