2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

Irlandako gaelera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.

2017ko otsaileko saioan Irlandako gaelera aurkeztu zuen Patrick Carlin hizkuntzalariak.

Irlandan (Eiren) eta Eskozian (Alban) hitz egiten da gaelera. Hitz Adina Mintzon lehen aldaera zeltikoa aztertu zen, Eirengoa, alegia. XIX.mendeko erdialdera arte hizkuntza osasuntsu zegoen, baina Britaina Handitik banatzean hasi zen irlandarren hizkuntza nazionalaren gainbehera. Gaur egun hizkuntza ofizial bakarra da Eiren (ez, ordea, Ipar Irlandan) eta erakundeen babes handia du. Babes hori gizarte mailan izatea falta du egoerari buelta emateko.

Patrick Carlin ipar-irlandarraren eskutik ezagutu genuen hizkuntza. Carlin soziolinguista eta Cardiffeko Unibertsitateko galesera eskolako kidea da. Azken urte hauetan hizkuntza politikaren arloan aritu da lanean, bereziki galeserazko eta gaelerazko komisarioaren erregulazio-jardueran. 2016an “The Welsh Language Commissioner in context: roles, methods and relationships” izeneko liburuko kolaboratzailea izan zen. Euskal Herria eta Kataluniarekin lotura estua du eta hainbat egonaldi eginak ditu bi lekuetan. 2015ean galesera hizkuntza aurkeztu zuen Hitz Adina Mintzon.

Hitzaldia euskaraz izan zen.










 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina