2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

Kurduera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da. Munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. 
 
Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten dute. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira
 

2016ko apirilean kurduera hizkuntza ezagutu genuen Birgül Yilmazen eskutik.

Kurduera iraniar hizkuntzen adarreko hizkuntza Indoeuroparra da. Kurdistan munduko estaturik gabeko naziorik handienetako bat da eta kurduak eta kurduera hiztunak hainbat herrialdetan barreiatuta daude. Kurduera hizkuntza-talde zabala eta anitza da eta aldaera desberdinak hitz egiten dira eskualdearen arabera, zenbaitetan hizkuntza debekatuta badago ere. Hitz Adina Mintzon Ipar Kurdistanen hitz egiten den kurmanji aldaera landuko zen

Birgül Yilmaz hizkuntzalari eta ekintzaile kurdua da. Hizkuntzalaritza eta ingelera ikasketetan graduatua Londreseko Queen Mary Unibertsitatean, ondoren soziolinguistikako masterra egin zuen Londreseko King’s Collegen. Hiri bereko SOAS Unibertsitatean doktoretza-tesia amaitu berri du. Bertan Ingalaterran bizi diren Ipar Kurdistango identitateak aztertu ditu. Bere interes gaiak nazionalismoa, eleaniztasuna, aldaera estandarrak, hizkuntza ideologiak eta generoa eta hizkuntzak dira, besteak beste. Horrekin batera,  kurduen inguruko hizkuntza-ideologia aztertu du zenbait artikulutan, baita dialektoen eta aldaera batuarekiko jarrera eta bi aldaeren arteko harremana ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina